XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Zer ari da gertatzen?

Sheila eta Charles etxe zaharrean gelditu ziren zain.

Poliki-poliki ilundu egin zuen.

Kontu handiz Goikoetxera itzuli eta arbolatxoen atzean ezkutatu ziren.

Kamioi bat zegoen aparkatuta Goikoetxeko ate ondoan.

Isil-isilik geratu ziren ilunbetan ilunbetan: en la obscuridad zain.

Bapatean, gizon bat ikusi zuten bidean gora presaka.

Etxeko leiho batean jo eta atea zabaldu zen bizkor.

- Dena ongi, Frank - esan zuen kanpoko gizonak - .

Billek Londresetik telefoneatu du: pilula loerazleak pilula lorazle: píldora somnífera bota dizkio zaintzaileen kafeari.

- Ederki - esan zion Frankek - .

Hasi egingo gara orduan.

Atera zakuak kamioitik eta sartu etxera.